ENARGIAREN KANPAINA

ENARGIAK IKASTOLAK SUSTENGATZEN DITU

Dakizun bezala, ikastolen diru iturri nagusi bat besta ezberdinetan antolatuak diren ekimenetatik dator.
Osasun larrialdia dela eta, ekitaldi ezberdinak ezeztatuak izan dira eta diru sartzeak murriztu dira.

Horregatik, Enargia kooperatibak ikastola ezberdinak sustengatzea erabaki du.

Zure argindar hornitzaileari esker, zure herriko ikastola lagundu ezazu !

> Urriaren 10etik azaroaren 10a arte, ENARGIAn hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30€ko dohaintza bat eginen du tokiko ikastolari.*

Adibidez, herri batean, 50 pertsonek kontratu bat hartzen badute, herriko ikastolari 1500€ emanak izanen dira!

Orduan, ez duda ENARGIArekin bat egin eta aldi berean zure herriko ikastola lagundu ezazu!

Argindar hornitzailez aldatzea erreza eta zalua da, eta orroitarazten dizugu argindar mozketarik, interbentzio teknikorik eta fresik gabekoa dela ere.

Ez ahantz zure ingurukoei aipatzea gero eta gehiago izan gaitezen ENARGIAn !

*Baldintzak: kondutan hartua izanen den herria hornidura punduaren herria izanen da (eta ez fakturazio helbidea, desberdina baldin bada). Kondutan hartua den herrian ikastolik ez badago, hurbilik den ikastola hautatuko dugu. Orroitazten dizugu kontratua engaiamendurik gabeko dela, aldiz ikastolak 30€ ukateko kontratua urte batez atxiki behar dela.