LAN ESKAINTZAK
AHALMEN URRIKO HAURREN LAGUNTZAILEA & HEZITZAILEA
SEASKAk, ahalmen urriko haurren laguntzaile bat eta hezitzaile bat bilatzen ditu :
- AESH bat :
- 3 urteko lan kontratua, astean 25 ordukoa, Baionako Estitxu Robles kolegioan
- Hezitzaile bat :
- 2 ikasleekin buruz buruko saioak egiteko,
- Uztaritzeko ikastolan, 4 orduz eta Itsasuko ikastolan 4 orduz.
- Berehala lanean hasteko eta uztailaren 6a arte.
- 2 ikasleekin buruz buruko saioak egiteko,
Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira :
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Baxoduna eta AMP edo AES diplomaduna izatea.
Interesatuak direnak, motibapen gutuna, kurrikuluma eta diplomaren kopia helaraz dezatela 2021ko urtarrilaren 30ko : SEASKA – Nere Pentzea, route de la Pouponnière bidea – 64250 KANBO edo seaska@ikastola.eus helbidera idatziz
LAGUNTZAILE BAT BASUSARRIKO IKASTOLAN
Basusarri/Arrangoitze ikastolak laguntzaile bat xekatzen du, martxoaren 2tik uztailaren 5a arte.
Betebeharrak : haurtzaindegi/siesta - kantina.
Baldintzak : Euskalduna izatea, eta haurrekin lan egiteko gaitasuna ukaitea.
4 egun astean (eskola egunetan), 2 oren : 12etatik 14ak arte.
Soldata : SMIC.
CV eta motibapen gutuna igorri, hain bezain fite : biez.bat.ikastola.bulegoa@gmail.com
HEZKUNTZA AHOLKULARI NAGUSIA ZIBURUKO LARZABAL KOLEGIOAN
Seaska elkarteak Ziburun duen Larzabal Kolegioko Hezkuntza Aholkulari Nagusi bat bilatzen du
Eskaintzaren deskribapena : Hezkuntza Aholkulari Nagusiak (HAN) bere funtzioak betetzen ditu, bere proposamenen baieztatzaile den ikastetxearen zuzendariaren autoritatepean, baita Seaskako Hezkuntza egitasmoa errespetatuz. Hezkuntza aholkulari nagusiak norabide hezitzaileen eta barne araudien bermatzaile da
Misio nagusiak: HAN-ak parte hartzen du ikastetxeko hezkuntza arloko jarduera ekintzetan. Bere esku hartzeak eskola bizitza eremuan kokatzen dira eta helburutzat dute ikasleei baldintza hoberenen eskaintzea beren eskolatze bidean. Ikasle, familia eta ikastetxearen arteko zinezko bitarteko da.
Bere ardurak nagusiki hiru eremu hauetan banatzen dira :
- Ikastetxearen ibilmolde arloan : eguneroko bizi kolektiboaren antolaketan, gela orduetatik at, ikastetxeko bizi pedagogikoarekiko loturan.
- Irakaslekoarekiko kolaborazio arloan : ikasleen segimendurako eta gela kontseiluetan parte hartzeko elkarlanaren bidez.
- Hezkuntza animazio eremuan : hezkuntza neurriei doazkien elkarrizketa baldintzak sortuz, molde indibidualetan zein kolektiboetan, antolatuz ikastetxeko eskola biziko partaide guztien arteko kontzertazioa eta esku hartzeak.
Profila eta gaitasunak :
- Euskara eta frantsesa arras ongi menderatzen
- Diploma : Baxoa + 3 urtekoa gutxienez eta ahalaz Hezitzaile berezitu diploma
- Esperientzia : zailtasun eta behar berezidun gazteekin lan esperientzia esanguratsua
- Diplomata : entzule ona, abilezia duena, pazientzia eta diskrezioduna. Pedagogia eta psikologia beharrezkoa dira ere egoeren argitzeko eta adostasunera heltzeko partaide ezberdinek ez dutenean kolaboratzen.
- Antolatzaile zorrotza hezkuntza neurrien gauzatzeko partaide ezberdinekin.
- Fermua : erabakien hartzeak jotzen baitu jakitea egoeren aztertzea, hautuen egitea eta nork bere gain hartzea. HAN-ak tratatzen ditu maiz egoera konplexu eta minberak, jakin beharko dituenak ebazten eta trenkatzen, fermu, zuzen eta ulerkor izanez. Bide bakarra erabakiak onartuak izan daitezen.
- Autonomoa bere lanaren antolaketan
- Informatika tresnak menderatzen
Lan eskaintza :
- Lehen bailehen hasteko.
- Denbora osoz, mugagabeko kontratua
Prozedura eta egutegia: Hautagaitzak helarazi behar dira dokumentu hauekin 2021eko Urtarrilaren 31ko berantenik :
- CV zehatza
- Eskuz idatzi motibazio gutuna
Dokumentu hauek bi hizkuntzetan helarazi behar dira, selekzio kabinetera igortzeko gisan. Honek frogak pasaraziko baititu baita lehen elkarrizketa eginen. Dokumentuak helaraz helbide honetara :
Seaska – Nire Pentzea – Pouponnière bidea – 64250 Kanbo
AESH LAGUNTZAILEAK
SEASKAK, 2020-2021 ikasturteko Ahalmen urriko haurren Laguntzaileak (AESH) bilatzen ditu :
- Ziburuko Piarres Larzabal Kolegioan, 25 ordu
- Sarako ikastolan, 25 ordu
- Baionako Eztitxu Robles Kolegioan, 25 ordu
Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira :
-
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Pertsonen laguntzaile edo « Aide à la personne » kalifikazioan sartzen diren diplomak ukaitea; edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.
Interesatuak direnak, motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia helaraz dezatela
2020ko abenduaren 18a aitzin (azken epea):
SEASKA – Nere Pentzea, route de la Pouponnière bidea – 64250 KANBO
edo seaska@orange.fr helbidera idatziz
BARNETEGIKO HEZITZAILE BAT
Datorren urtarrilaren 4etik goiti Baionako Bernat Etxepare lizeoak xerkatzen du : Barnetegiko Hezitzaile bat :
- sei hilabeterentzat postu osoan aritzeko, arrats eta gauez (kontratu mugatua)
- euskarazko maila ona eta hezkuntzan edo nerabeekin esperientziarekin
CVak eta motibapen gutuna abenduaren 16ko berantenez bidali helbide honetara : lizeoa@betxepare.eus
LAGUNTZAILE BAT ARBEROAKO IKASTOLAN
ATSEM langile bat xekatzen du denbora erdiz ARBEROA ikastolak, 2021 urteko apiriletik goiti
Betebeharrak: haurzaindegi, kantina, gelan, garbiketa...
Ama oporretan den langile baten ordezkapena da.
Lehenik 2021 urteko uztaila arte (eta behar bada gehiago...)
Xehetasun gehiagorendako deitu 06.84.53.14.44 zenbakira
LAGUNTZAILEA AMIKUZEKO IKASTOLAN
Amikuzeko Ikastolak langile berri bat txerkatzen du helduden 2021ko urtarriletik goiti aritzeko.
Lan sareak desberdinak izanen dira,kantina,haurzaindegi edo/ta garbiketa lanetan hartzeko.
Galdeginak diren baldintzak,euskalduna izatea eta haurrekin lan egiteko gaitasuna ukaitea.
CV eta motibapen gutuna igorri azpiko helbiderat mailez edo gutunez, abendoaren 18a aintzin.
Xehetasun gehiagorentzat deit dezakezue :
-Ikastola 05 59 65 83 01
-Email ikastola.amikuze@wanadoo.fr
-tel 06 28 98 33 75
MONITORE HEZITZAILE BAT
SEASKAk, bilatzen du :
- Monitore hezitzaile bat
- Astean 12 orduz aritzeko ikasturte bukaera arte
- 3 ikastoletan : Itsasu, Sara eta Uztaritze
- Buruz buruko saoien egiteko
Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak :
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Baxoa + 3 urte
Interesatuak direnak, motibapen gutuna + kurrikuluma + diplomaren kopia helaraz dezatela lehen bai lehen : seaska@ikastola.eus helbidera idatziz.
LAGUNTZAILE BAT BIDARTEKO IKASTOLAN
UHABIA IKASTOLA elkarteak langile euskaldun bat behar du !
KONTRATUA :
- 6 oren astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan goizeko 11etatik arratsaldeko 5ak arte ; hots 24 oren astean
- 2020/21ko ikasturterako
EGINBEHARRAK :
- Haurren zainketa
- Pausa denbora animatu
- Garbiketa
GAITASUNAK :
- Euskalduna izan
- AIGA izaitea gomendaturik
- Herritar zerbitzu baten baldintzak bete edo 'PEC' delakoarenak
Interesatuendako milesker lehen bait lehen motibapen gutuna eta kurrikuluma helbide elektroniko huntara igortzea : uhabia.ikastola@gmail.com
LAGUNTZAILE BAT (HERRITAR ZERBITZUAN) BESKOITZEKO IKASTOLAN
Hiritar Zerbitzurako norbait xerkatzen dugu Beskoitzeko ikastolarentzat.
Hiritar zerbitzuko gazteak, erakasleak eta ASEMak lagunduko ditu haien aktibitateak aitzina eramaiten.
Baldintzak: 16 eta 25 urte arteko gazte guzieri idekia da. Gazteak elbarritasun bat baldin badu, 30 urte arte izan dezake.
Proposatua den kontratua: astean 24 oreneko hiritar zerbitzua. Hasteko data: lehenbailehen. Paga: 580 € hilabeteka. Lan tenoreak moldagarriak dira.
Elgar bizitza erresteko eta haurreri euskara mintzateko gogoa emaiteko, presunak jokoak edo tresnak proposatu beharko ditu. Pedagogia taldeak helburu horren gauzatzen lagunduko du.
Interesatuak bazirezte, CV bat eta motibapen gutun bat igorri behar dituzue email helbide huntarat : bulegoa.beskoitzeko.ikastola@gmail.com.
Xehetasun gehiagorentzat zenbaki huntarat deitzen ahal duzue 06.76.82.52.02
LAGUNTZAILE BAT BASUSARRIKO IKASTOLAN
Basusarri / Arrangoitzeko BIEZ BAT Ikastola-k langile bat xekatzen du.
- 20 oren astean (12:00 - 17:00 egunero, 4 egunez)
- irailean hasteko
Eginkizunak :
- Erakasleak lagundu, garbiketa egin eta haurrak zaindu.
Gaitasunak :
- Euskalduna
- Pôle Emploi laguntzak ukan (PEC Parcours Emploi Compétence).
Zure kurikuluma eta motibapen gutuna bidali : biez.bat.ikastola.bulegoa@gmail.com
LAGUNTZAILE BAT (HERRITAR ZERBITZUAN)
Bokaleko ikastolak haurzain bat bilatzen du zerbitzu zibila gisan.
- Haurrak lagundu aktibitate pedologiko horretan
- Haurren errezibitzea ta laguntza beren eguneroko bizian
Euskaraz mintzatzen zira, 18 eta 25 urte artean dituzu eta esperientziak tentatzen zaitu? Etor zaitez !
Misioaren hastapena 2020ko iraila / urrian
Xehetasunak 06 23 54 78 89 edo 06 88 36 04 84 edo bokalekoikastola@gmail.com